Gizartea -

ISTILUAK BILBON

Bilboko istiluetan zaurituetako batek labanaz egindako zauria du bizkarrean

Errusiarra da eta Basurtuko ospitalean artatua izan ostean, sendagiria jaso du. Guztira, sei pertsona zauritu ziren eta horietako batek Basurtun ospitaleratuta jarraitzen du.

Istiluak Bilbon. Argazkia: EiTB
Istiluak Bilbon. Argazkia: EiTB
Istiluak Bilbon. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo Bilbon, San Mames ondoan, Athleticen eta Moskuko Spartaken arteko Europa Ligako partidaren atarian gertatu ziren istiluetan ertzain bat hil eta sei pertsona zauritu ziren; horietako batek labanaz egindako zauria du bizkarrean. Errusiarra da, eta sendagiria jaso du jada, Basurtuko ospitalean artatu ostean. Zaurituetako batek ospitalean jarraitzen du.

Ospitalean kaleratutako bigarren mediku txostenaren arabera, sei pertsona artatu dituzte.

Hasiera batean artatu zituzten hiru pertsona horietatik bik sendagiria jaso dute eta beste batek larrialdietan segitzen du: buruko traumatismo arin bat, zauriak eta urradurak ditu.

Beste zaurituetako batek —ez dute horren nazionalitatea zehaztu— buruko traumatismoa eta burezurrean zauria zituen, eta zauria josi ostean, alde egin zuen ospitaletik, medikuek kontrakoa aholkatu arren.

Gerora, beste bi pertsona eraman zituzten ospitalera: sudurra hautsita zuen poloniar bat eta bizkarrean labankada bat zuen errusiar bat. Lehenak sendagiria hartu zuen eta bere herrialdean egingo diote ebakuntza; bigarrenak, berriz, atzo bertan jaso zuen sendagiria, artatu ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Athletic Osasuna plantilla Bilboko albisteak Ertzaintza San Mames argazkiak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Basurtuko ospitalea