Gizartea -

Bizkaia

Sute batek baserri bat kiskali du Zeberion

Uribarri auzoko baserri batean piztu dira garrak, 10:30 aldera. Ez da inor zauritu.

Baserriak sua hartu du goizeko 10:30etan. Argazkia hau bizilagunek pasa diote eitb.eus-i.
Zeberioko baserri batek sua hartu du 2018ko otsailaren 23an
Zeberioko baserri baten sutea, airetik ikusita

1:00

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zeberioko (Bizkaia) baserri bat erre da gaur, sute baten ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Iturrion arabera, sua 10:30ean piztu da, Uribarri auzoko baserri batean.

Baserrian jendea bizi da, baina sutea gertatu den unean ez zegoen inor barruan, eta ez da inor zauritu.

 

Bideoa: Zeberioko sutea, airetik ikusia (Irudiak: Skylan)

 

Zeberioko baserri baten sutea, airetik ikusita
Zeberioko baserri baten sutea, airetik ikusita
Zeberioko baserri baten sutea, airetik ikusita

2:24

 

 

Albiste honen hasieran dagoen argazkia eta beste bi hauek bidali dizkiote inguruko bizilagunek eitb.eus-i:

zeberio sutea incendio

zeberio sutea incendio

Suhiltzaileek azaldu dutenez, baserriak bi etxebizitza ditu: bata guztiz erre da, eta bestearen teilatua ere bai.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Suteak gaur Gizartea Albisteak