Gizartea -

Ekimena

Sei trailer abiatu dira Bilbotik Saharara, errefuxiatuei laguntza eramateko

Guztira, 200 tona elikagai eta oinarrizko ondasun bidali dituzte Tindufeko kanpalekuetara. Karabanak 2.000 kilometro egingo ditu.

Karabana Bilbotik Saharara
Karabana Bilbotik Saharara
200 tona janari daramatzan karabana solidarioa abiatu da Bilbotik Saharara

2:03

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udalak eta sahararren lagunen elkarteak emandako oinarrizko elikagaiak eta ondasunak daramatzen sei trailer Tindufen dauden errefuxiatu sahararren kanpalekuetara abiatu dira gaur goizean Bizkaiko hiriburutik.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Abdulha Arabi Euskadiko Fronte Polisarioko ordeazkariak agurtu dute karabana, Bizkaiko SEADen Lagunen Elkarteko hainbat kiderekin batera.

Guztira, 200 tona elikagai eta oinarrizko ondasun bidali dituzte Tindufeko kanpalekuetara: arroza, lekaleak, pasta, arraina kontserban, gatza eta azukrea, besteak beste. Guztira, 2.000 kilometroko bidaia egingo dute Aljeriako erremu horretara iristeko, Udalak jakinarazi duenez.

Horrez gain, Bilboko Udalak 20.000 euro eman dizkio ekimen solidario horri. Bestalde, Bilbao Kirolak erakundeak furgoneta bat eman du, eta Bilbobus garraio zerbitzuak hiru autobus.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Zer gertatu da Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Fronte Polisarioa albisteak Maroko Errefuxiatuak azken ordukoa