Gizartea -

Bizkaia

Sute batek kalteak eragin ditu Eako egur-enpresa batean

Pabilioiaren sabaia eta egur-lehortegi bat kiskali ditu suteak. Ez da zauriturik izan.

Sutea Eako enpresa batean. Argazkia: EiTB
Sutea Eako enpresa batean. Argazkia: EiTB
Sutea Eako enpresa batean. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sute batek kalteak eragin ditu Ea (Bizkaia) udalerriko egur-enpresa batean igande arratsalde honetan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Sutea 14:00ak aldera hasi da, Eako Olagorta auzoan kokatutako zur-enpresa batean. Ez da zauriturik izan.

Hiru suhiltzaile-talde bertaratu dira, eta 14:40rako sugarrak kontrolpean hartu dituzte, baina osorik amatatu gabe. Pabilioiaren sabaia eta egur-lehortegi bat kiskali ditu suteak. Ikerketa abiatu dute sutearen jatorriaren nondik norakoak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Suteak Gizartea bideoak Gehien ikusitako bideoak