Gizartea -

Bizkaia

Gizon bat atxilotu dute Zallan maizterrari pistola faltsu batekin mehatxu egiteagatik

Bien arteko eztabaida piztu ostean, jabeak (gizona) pistolarekin mehatxu egin zion maizterrari (emakumea), eta etxebizitzatik alde egiteko eskatu zion.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

38 urteko gizon bat atxilotu dute bart, Zallan (Bizkaia), maizterrari itxurazko pistola batekin mehatxu egitea egotzita, Ertzaintzak astelehen honetan jakinarazi duenez.

Atzo arratsaldean, zortziak aldera, etxebizitza berean bizi den maizterraren eta jabearen arteko eztabaida piztu ostean; jabeak (gizona) pistolarekin mehatxu egin zion maizterrari (emakumea), eta etxebizitzatik alde egiteko eskatu zion, emakumeak jarritako salaketak jasotakoaren arabera.

Emakumea komunean sartu eta Ertzaintzari deitu zion. Agenteak tokian bertaratu ziren eta mehatxu egiteko pistola aurkitu zuten etxebizitzaren eskaileratan.

Ondorioz, Ertzaintzak su-arma erabilita mehatxu egiteko delitua leporatu dio, eta horrela jakinarazi dio auziaren ardura bere gain hartu duen epaileari. Atxilotuak aurrekari penal ugari ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erdekidegoko Polizia Bizkaiko albisteak Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea Zalla azken ordukoa Enkartazioak