Gizartea -

BARAKALDO

100 erakusletik gora, martxoaren 2tik 4ra BECen egingo den Stock Euskadi azokan

% 80 arteko deskontuak, eskaintzak eta 3.000 euro bitarteko zozketak izango dira asteburuan Barakaldora gerturatzen diren bisitarientzat.

Stock Euskadi azoka ospatuko da martxoaren 2tik 4ra BEC erakustazokan. Argazkia: Stock Euskadi
Stock Euskadi azoka ospatuko da martxoaren 2tik 4ra BEC erakustazokan. Argazkia: Stock Euskadi
Stock Euskadi azoka ospatuko da martxoaren 2tik 4ra BEC erakustazokan. Argazkia: Stock Euskadi

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Stock Euskadi azokaren hamalaugarren ekitaldia egingo da martxoaren 2tik 4ra bitartean Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre (BEC) erakustazokan eta ehun erakusle baino gehiago elkartuko dira bertan.

Lehen mailako marketan eskaintzak eta % 80 arteko deskontuak izango dira: moda, osagaiak, oinetakoak, edertasuna, etxea, kirolak, elektronika eta aisia. Stock Euskadik BECeko lehen pabiloian egongo da 11:00etatik 21:00etara arte.

Aurtengo berritasunei dagokienez, Privalia taldeak lehen aldiz parte hartuko du Stock Euskadi azokan. 300 metro koadroko stand handia izango du eta bertan gizonentzako, emakumeentzako eta umeentzako moda, osagai eta oinetako marka ezagunak eskainiko ditu.

Gainera, app bat estreinatu dute erakusle guztiei buruzko informazioa eta eskaintzak bilduko dituena. Aplikazioa doakoa da eta Apple Store eta Google Play dendetan eskuratu daiteke. Gainera, aplikazioaren erabiltzaile direnen artean zozketa bereziak egingo dituzte.

Horrez gain, 3.000 euro zozkatuko dira, eta erosketa eta erosketa artean food truck deituriko furgonetatan zerbait dastatzeko aukera izango da.

Bestalde, familia osoarentzako aisialdi gune bat ere egongo da. Etxeko txikienentzako jarduerak, puzgarriak eta bideo-jokoak izango dira. Bisitariek bi euro ordaindu beharko dituzte bertara sartzeko, 14 urtetik beherakoek izan ezik, horiek doan sartu ahalko baitira.

Azkenik, Stock Euskadi azokak 3.000 euroko dohaintza egingo dio Bilboko La Gota de Leche ongintza elkarteari. Aipaturiko elkarteak gizarte bazterketa egoeran dauden 680 familiari eta euren 1.280 umeei arreta eskaintzen die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Barakaldo Euskal Autonomia Erkidegoa Bilbao Exhibition Centre albistiak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Neguko beherapenak