Gizartea -

Denboralea Bizkaian

Gizon bat hil da Galdakaon, Bizkaian azken 33 urteotan izandako elurte handienean

65 urteko gizonak elurrean irrist egin zuen eta buruan kolpea hartuta hil zen. Denboraleak arazo ugari sortu zituen errepideetan, Bilboko Aireportuan eta hainbat ikastetxetan ez zen eskolarik izan.

Bilbao nevada. Foto: Josu Antolin Saenz.
La zona de la torre de Iberdrola bajo un manto blanco de nieve.
Bizkaia osoa hartu du elurrak, barrualdetik hasi eta itsas ertzeraino

1:12

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiak 1985etik jasandako elurterik handiena izan zuen atzo. Elurra lurralde osora heldu zen eta "goiza oso zaila" izan zen. Gainera, Bilbon hainbat istripu egon ziren, eta horrek trafiko arazo ugari sortu zituen.

Galdakaon elurrean irrist egin zuen 65 urteko gizon bat hil zen. 08:30 aldera erori zen, Juan Bautista Uriarte kalean, eta kolpea hartu zuen buruan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi zuenez.

Bizkaiko Foru Aldundiaren arabera, 11:30ean egoera apurka-apurka bere onera etortzen hasi zen, eta errepideak zabaltzen hasi ziren, elurteei aurre egiteko plana martxan jarri eta denboraleak indarra galdu ostean.

Mendateen egoerari dagokionez, Bizkaian Dima eta Elgeta itxita egon ziren goizean. Arratsaldean berriro ireki zituzten, baina Segurtasun Sailak arreta handiz gidatzeko eskatu zuen.

Bestalde, goizean, Bizkaibuseko zerbitzua bertan behera gelditu zen Ezkerraldean, Txorierrin, Arratian eta Durangaldean, autobusak ezin izan baitziren Aparkabisako eta Lemoako garajeetatik irten. Gainerako tokietan, arazo handiak izan ziren zirkulatzeko.

Bilbok ere apurka-apurka berreskuratu zuen normaltasuna, goizaldeko elur-jasa bortitzaren ostean.

 

 

 

 

Bilboko Udalak jakinarazi zuenez, goizaldeko elur-jasa bortitzaren ostean, normaltasuna nagusituz joan zen apurka-apurka hiri osoan zehar. Horrela, 10:00etatik aurrera, aldi baterako etenda geratu ziren Bilbobuseko hainbat linea abian jarri ziren berriro, eta ibilgailuen joan-etorrietarako ireki ziren Miraflores etorbidea, Enekuri, Agirleta eta hirian sartzeko eta bertatik irteteko gainerako bide nagusiak.

Eguerditik aurrera, tenperaturak gora egin zuen, eta horri esker, orduek aurrera egin ahala, normaltasuna itzuli zen.

Goizeko lehenengo orduetan, Bilboko errepide eta kaleetan zailtasun handiak izan ziren zirkulatzeko, bereziki goiko auzoetan, eta, ondorioz, Bilbobuseko zerbitzu batzuk aldi baterako etenda geratu ziren. Artxandako Funikularra normaltasun osoz ibili zen, eta hiriko lekurik sentiberenetan, Basurtuko Ospitalean eta Termibusen kasu, une oro egon zen irisgarritasuna bermatuta.

BIDEOA | Bizkaia osoa hartu du elurrak

 

Bizkaia osoa hartu du elurrak, barrualdetik hasi eta itsas ertzeraino
Bizkaia osoa hartu du elurrak, barrualdetik hasi eta itsas ertzeraino
Bizkaia osoa hartu du elurrak, barrualdetik hasi eta itsas ertzeraino

1:12

 

Bilboko Suhiltzaileek 15 esku-hartze egin zituzten guztira; horien erdiak Udaltzaingoari eta garbiketa-zerbitzuei laguntzeko. Horrez gain, lau erreskate egin zituzten, igogailuetan harrapatutako pertsonak ateratzeko, autobus bat bidetik ateratzen lagundu zuten, eta aldamio batean eta San Mames zelaiko estalkian pilatutako elurra kentzeko lanetan parte hartu zuten. Udal anbulantziek bost esku-hartze egin zituzten, horietatik hiru Osakidetzarekin lankidetzan.

Bilboko metroan ere, hamaika arazo izan ziren goizean goiz, jendeak elurra ikusita ibilgailua etxean utzi ondoren, metroko geltokietan jende pilaketak izan zirelako.

Metro Bilbao. Iker Gonzalez.

(Bidaiariak, Metro Bilbaoren Urdulizko geltokian zain. Argazkia: eitb.eus)

Gainera, hainbat ikastetxek eskolarik ez ematea erabaki zuten, eta EHUko Leioako campusean ez zen eskolarik egon 15:00ak arte.

Bilboko Aireportua itxita egon zen 11:00ak arte. Ez zen hegaldirik atera, ezta lurreratu ere. Atzerapenak nagusi izan ziren, eta Santiago, Lanzarote, Munich eta Paris jomuga zuten hegaldiak bertan behera utzi zituzten.

Elurrak Renferen eta EuskoTrenen zerbitzuan ere izan zuen eragina, baita Bilboko metroaren 3. linean, aldiriko trenetan (C-1, C-2 eta C-3 lineetan) eta distantzia handiko trenetan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Galdakao argazkiak Denboraleak Eguraldia Bilbao Gizartea albisteak Elurra argazkiak Hotz siberiarra Bizkaiko albisteak