Gizartea -

Hezkuntza

EAEn 139 ikastetxek utzi zituzten bertan behera eskolak elurraren ondorioz

Bizkaian 131 ikastetxe itxi zituzten, Araban 4 eta Gipuzkoan beste horrenbeste.

Deustuko Unibertsitatearen liburutegia elurtuta. Argazkia: Josu Antolin Saenz.
Deustuko Unibertsitatearen liburutegia elurtuta.
Deustuko Unibertsitatearen liburutegia elurtuta. Argazkia: Josu Antolin Saenz.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo, asteazkena, Euskadin izan dugun elur denboraleak arazo asko sorrarazi zituen ikastetxeetako ohiko funtzionamenduan. Egoera aztertu ondoren, ikastetxe bakoitzak hartu zuen eskolak eman edo bertan behera uzteko erabakia, Hezkuntza Sailak jakinarazi zuenez.

Hori horrela, ikastetxeek eurek emandako datuen arabera, ikastetxe asko itxi zituzten atzo EAEn: 131 Bizkaian, 4 Araban eta beste horrenbeste Gipuzkoan.

Gainerako ikastetxeek ateak ireki zituzten. Batzuek, hala ere, zailtasunak izan zituzten hezkuntza-jarduera normaltasunez burutu ahal izateko, errepideetan ibiltzeko izan ziren arazoen ondorioz.

Euskal Herriko Unibertsitateak, berriz, bertan behera utzi zituen eskolak 15:00ak arte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako campusetan.

 

 

Mondragon Unibertsitateak ere bertan behera utzi zituen goizeko eta arratsaldeko eskolak.

Deustuko Unibertsitateak 15:00etan berrekin zien eskolei Bilboko eta Donostiako campusetan.

Bestalde, eskolak bertan behera utzi zituztela esanez sare sozialetan mezua zabaldu bazen ere, Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak Radio Euskadin gezurtatu zuen hori. Sailburuaren arabera, hezkuntza zentro gehienek ixtearen aldeko hautua egin zuten. Hori dela eta, ikastetxeko arduradunekin harremanetan jartzeko eskatu zieten gurasoei.

Ikastetxe bakoitzak, bere egoeraren arabera, egokien deritzon erabakia hartu zuen. Ikastetxeek, ahal zuten heinean, familiei informazioa ematen zieten.

— Cristina Uriarte (@c_uriartetoledo) 28 de febrero de 2018

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Albisteak Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Denboraleak Eguraldia argazkiak Gizartea Elurra albisteak Gaurko azken orduko albistea Hezkuntzako albisteak 2024