Gizartea -

Abisu horia haizeagatik

103 eta 102 km/h-ko ufadak neurtu dituzte Jaizkibelen eta Matxitxakon

Haize bolada gogorrengatik ezarritako abisu horia ostiralera arte egongo da indarrean. Haizeguneetan 100 km/h-koak izan daitezke ufadak, eta gainerakoan, 80 km/h-koak.

Haizeguneetan 100 km/h baino gehiagoko ufadak erregistratu dituzte. Artxiboko argazkia: EFE
Haizea Donostian. EFEren artxiboko irudia
Haizeguneetan 100 km/h baino gehiagoko ufadak erregistratu dituzte. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elurraren ostetik, haizea bihurtu da protagonista azken orduetan. Ufada gogorrak erregistratu dira, haizeguneetan 100 km/h-ko abiadura gaindituta. Horren lekuko, Jaizkibelen neurtutako 103,4 kilometro ordukoa, edo Matxitxakon erregistratutako 102,3 km/h-koa. Ilarduian (ez da haizegunea), bestalde, 81,9 km/h-koak neurtu dituzte.

 

 

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak jakinarazi duenez, ostiralera arte indarrean egongo da abisu horia haizeagatik, mendi guneetan orduko 100 kilometroko ufadak espero baitira eta, gainerakoan orduko 80 kilometrokoak.

 

Ostegun honetan, hegoaldeko haizeak orduko 100 kilometroko abiadura harrapatu dezake, batez ere toki garaietan. Eguna bukatzean, haizeak mendebaldetik joko du kostaldean, eta baliteke abiadura hori gainditzea ere.

 

Gainerako tokitan ufadak orduko 80 kilometrokoak izango dira, batez ere, arratsaldean. Gauean, berriz, frontea sartuko da eta hego-mendebaldeko haizea izango da nagusi.

 

Hori horrela, ostiralean abisu horia indarrean jarraituko du, gailurretan orduko 100 kilometroko ufadak espero direlako, eta gainerakoetan, Bizkaian eta Gipzukoan batez ere, orduko 80 kilometrokoak espero dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza albisteak Alerta meteorologikoak bideoak EAE albisteak Eguraldia Donostia Gizartea