Gizartea -

Trafikoa

Mozkor eta espaloitik gidatzen harrapatu dute gidari bat Gasteizen

Gasteizko udaltzainek 40 urteko gizon bat salatu dute Zurbanoko atea kaleko espaloitik gidatzen harrapatu eta gero.

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko udaltzainek 40 urteko gizon bat harrapatu dute hiriko espaloi batetik gidatzen, eta mozkor, gainera.

Bart gauen udaltzainen patruila batek ibilgailu bat ikusi zuen Zurbanoko atea kaleko espaloitik ibiltzen.

Udaltzainak ikustean espaloitik jaitsi zen, baina agenteek gidaria gelditu zuten. Alkohol proban positibo (botatako arnas litro bakoitzeko 0.88-0.89 miligramo alkohol-maila) eman zuen eta, hortaz, gidaria salatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea bideoak Gasteiz berriak Gaurko azken orduko albistea