Gizartea -

20:00etan

Unesco Etxearen 'Eman minutu 1' 2018 sarien banaketa, zuzenean, eitb.eus-en

Sari-banaketa martxoaren 2an izango da EiTBren Bilboko egoitzan, 20:00etan. Aurtengo edizioa ‘Hezkuntza Inklusibo eta Ekitatiboari’ eskainiko diote, NBEren Garapen Jasangarrirako 17 Helburuetako bat.

'Eman minutu 1'. Argazkia: Unesco Etxea
'Eman minutu 1'. Argazkia: Unesco Etxea
'Eman minutu 1'. Argazkia: Unesco Etxea

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

UNESCO Etxearen 'Eman minutu 1' Ikus-Entzunezko Piezen Nazioarteko VIII. Lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia zuzenean eskainiko du EiTBk ostiral honetan, 20:00etatik aurrera, eitb.eus webgunearen bidez.

Ekitaldia streaming bidez eskainiko dute Interneten; NBEko zuzenean, GIH atari tematikoan jarraitzeko aukera dago. EiTBk espresuki sortu duen webgunea da, gaiari buruz argitaratzen diren albiste, bideo eta audio guztiak jasotzeko.

Aurtengo edizioa 'Hezkuntza Inklusibo eta Ekitatiboari' eskainiko diote, NBEren Garapen Iraunkorrerako 17 Helburuetako (GIH) bat. Xedeak 2015ean onartu zituen NBEk 2030 agendaren barruan, pobreziarekin bukatzeko, Lurra babesteko eta datorren hamarkadaren hasieran pertsona guztientzako oparotasuna ziurtatzeko helburuarekin.

Zeremonia EiTBren Bilboko Multibox aretoan izango da, eta bertan bideo finalistak proiektatuko dira. Ondoko kategorietan banatuko dituzte sariak:

-Eman minutu 1: Kategoria nagusia.

-Ekin eta Egin Saria: 18 urtetik beherakoei zuzenduta.

-UNESCO Etxea Saria: Kategoria honetan irizpide hau balioetsiko da: mezua eta mezu hori zenbateraino datorren bat UNESCOk, eratu zenean, Giza Garapen Iraunkorra lortzeko bere gain hartu zuen helburuarekin.

-Eusko Ikaskuntza saria: euskarazko minuturik onena.

-EIKEN aipamena: Euskadiko ikus-entzunezko piezarik onena sarituko da hau da, teknika digitalen erabilera hobekien bultzatzen duena

-Kalitatezko proposamena, berritzailea eta orijinala  izan  beharko  du,  aurretik  saritu  gabea.

Ana Urrutiak aurkeztuko du ekitaldia, eta Iñigo Iraultza Iru aktoreak eta Rita Tell musikariak parte hartuko dute.

Aretoko segurtasun-arrazoiak direla eta, ekitaldira joateko ezinbestekoa da baieztatzea on-line izen-emate orriaz, e-postaz:dame1minutode@unescoetxea.org edo telefonoz: 94 427 64 32.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
NBE bideoak Gizartea Azken kultur albisteak Albisteak Hezkuntza sistemako albisteak Garapen Iraunkorrerako Helburuak gaur