Gizartea -

Unesco Etxea

'Piezas de colores' film laburra, 'Eman minutu 1' 2018 saria

Aurtengo edizioa 'Hezkuntza Inklusibo eta Ekitatiboari' eskaini diote, NBEren Garapen Iraunkorrerako 17 Helburuetako (GIH) bat. Xedeak 2015ean onartu zituen NBEk 2030 agendaren barruan.

Sarituak. Irudia: Unesco Etxea
Sarituak. Irudia: Unesco Etxea
Sarituak. Irudia: Unesco Etxea

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

UNESCO Etxearen 'Eman minutu 1' Ikus-Entzunezko Piezen Nazioarteko VIII. Lehiaketaren sariak banatu dituzte gaur arratsaldean.

Aurtengo edizioa 'Hezkuntza Inklusibo eta Ekitatiboari' eskaini diote, NBEren Garapen Iraunkorrerako 17 Helburuetako (GIH) bat. Xedeak 2015ean onartu zituen NBEk 2030 agendaren barruan, pobreziarekin bukatzeko, Lurra babesteko eta datorren hamarkadaren hasieran pertsona guztientzako oparotasuna ziurtatzeko helburuarekin.

Zeremonia EiTBren Bilboko Multibox aretoan izan da, eta bertan bideo finalistak proiektatu dira. Ondoko kategorietan banatu dituzte sariak:

-Eman minutu 1: Kategoria nagusia. Mikel Unzue bilbotarrak irabazi du, 'Piezas de colores' film laburrarekin.

-Ekin eta Egin Saria: 18 urtetik beherakoei zuzenduta. Gasteizko 12 nubes taldeak eskuratu du, 'Nos gusta ser diferentes' lanarekin.

-UNESCO Etxea Saria: Kategoria honetan irizpide hau balioetsi da: mezua eta mezu hori zenbateraino datorren bat UNESCOk, eratu zenean, Giza Garapen Iraunkorra lortzeko bere gain hartu zuen helburuarekin. Xabier Luna nafarrak lortu du, 'Nunca es tarde' lanarekin.

-Eusko Ikaskuntza saria: euskarazko minuturik onena. Oiartzungo (Gipuzkoa) Haurtzaro Ikastolako DBH 1. mailako taldea  irabazi du saria, 'Zergatik ez banatu!' lanarekin.

 

-EIKEN aipamena: Euskadiko ikus-entzunezko piezarik onena saritu da, hau da, teknika digitalen erabilera hobekien bultzatzen duena. Donostiako Asuncion Ikastetxeak aurkeztutako 'Lukaa' lanak bereganatu du.

 

Ana Urrutiak aurkeztu du ekitaldia, eta Iñigo Iraultza Iru aktoreak eta Rita Tell musikariak parte hartu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
NBE bideoak Gizartea Azken kultur albisteak Albisteak Hezkuntza sistemako albisteak Garapen Iraunkorrerako Helburuak gaur