Gizartea -

sutea

Gizon bat zauritu da Galdakaoko etxebizitza batean izandako sutean

Atzo gauean, 23:20 inguruan piztu zen sua, etxebizitzako egongelan. Ertzaintzaren arabera, ke-laino handia zabaldu zen berehala.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat zauritu da Galdakaon, haren etxebizitzak su hartu ondoren, Segurtasun sailak jakitera eman duenez.

Atzo gauean, 23:20 inguruan piztu zen sua, etxebizitzako egongelan. Ertzaintzaren arabera, ke-laino handia zabaldu zen berehala.

62 urteko gizona zegoen etxe barruan, eta Galdakaoko Ospitalera eraman zuten, kea arnastuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Galdakao albisteak Azken ordukoa Bizkaia Suteak argazkiak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Galdakao-Usansolo Ospitalea azken ordukoa