Gizartea -

Madrilera

Bilboko Portuan atzo atxilotuetako bat atxikitze-zentro batera eraman dute, Madrilera

Migratzaileen aurkako ekintza "anker" hori gaitzetsi du Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak, eta gaineratu du ezinbestekoa dela gudatik ihesi datozen pertsona horiek "gizaki egitea eta laguntzea".

Atzo Zierbenan hustutako kanpalekua. Argazkia: EiTB
Atzo Zierbenan hustutako kanpalekua. Argazkia: EiTB
Atzo Zierbenan hustutako kanpalekua. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostiral honetan Bilboko Portuan migratzaileen kanpaleku bat husteko polizia-operazioaren ondorioz atxilotutako lagunetako bat CIE atzerritarrentzako zentro itxi batera eraman dute, Aluchen, Madrilen, Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak salatu duenez. Gainerako bostak aske utzi dituzte.

Bizkaia eta Erresuma Batua lotzen duen ferry batean sartzeko asmoa zuten migratzaileek. Bilboko Portuko Agintaritzak eta Polizia Nazionalak kanpalekua desegin zuten atzo.

Migratzaileen aurkako ekintza "anker" hori gaitzetsi du Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak, eta gaineratu du "nazioarteko enpresek sustatuko" gosetik eta gudatik ihesi datozen pertsona horiek "gizaki egitea eta laguntzea" ezinbestekoa dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Bilboko Portua Gizartea bideoak Eguneko albisteak Siriar errefuxiatuak Europan bideoak