Gizartea -

Bizkaiko Probintzia-Auzitegia

53 urteko espetxe-zigorra 2011n Bilboko istiluak eragin zituzten PSGko zaleentzat

Bost lagun zauritu ziren, horietako bat oso larri, Paris Saint Germaineko zaleek eragindako liskar larrien ondorioz. 10 akusatu epaituko dituzte ekainean Bizkaiko Probintzia-Auzitegian.

Paris Saint Germaineko jarraitzaileak, San Mamesen. Argazkia: EFE
Paris Saint Germaineko jarraitzaileak, San Mamesen. Argazkia: EFE
Paris Saint Germaineko jarraitzaileak, San Mamesen. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Paris Saint Germain futbol taldeko 10 jarraitzaile epaituko dituzte datorren ekainaren 28tik aurrera Bizkaiko Probintzia-Auzitegian, 2011ko irailaren 29an, UEFA Europa Leagueko partidaren harira, Bilboko kaleetan zale horiek egindako istilu larriak eragin izana leporatuta. 33 eta 53 urte bitarteko espetxe-zigorrak guztira eskatu dituzte akusatuentzat.

Akusazioek diotenez, San Mamesen egitekoa ziren Athletic eta Paris Saint Germainen arteko partida aurretik, PSGeko 50-60 zale inguruk (tartean akusatuetako bederatzi) Poza Lizentziatua eta Areilza Doktorea kaleetako zonaldera jo zuten, "ordena publikoa aztoratzeko asmoarekin", eta kale-hirigintza eta tabernetan kalteak eragiten hasi ziren.

"Era guztietako objektu mingarriak bota zituzten" eraikinen aurrealdeen eta herritarren aurka. Horiek, hain zuzen, Ertzaintzaren arabera, "ihes egin zuten, izututa". Istilu horietan bost pertsona zauritu ziren, horietako bat oso larri, eta tartean ertzain bat, zale frantziarrek aulki bat bota ziotelako burura.

Fiskaltzak eta akusazio partikularrak gogoratu dutenez, jazoera egun hartako 18:00ak aldera gertatu zen, PSGeko zale horiek Poza Lizentziatu kaleko 'Mugi' tabernara hurbildu zirenean. Bertan zeuden bezeroen kontra aulkiak eta mahaiak botatzen jasi dira. Bost zaurituez gain, 3.000 euro inguruko kalteak eragin zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Athletic Futbola Bilbo berriak Paris azken albisteak Epaiketak Gaurko azken ordukoa UEFA Europa Liga