Gizartea -

Iragarpena

Abisu horia ezarri dute Euskadi barnealdean elurragatik astearterako

Elur maila 900-1.000 metro inguruan ibiliko da, baina 700-900 metrora jaitsiko da arratsalderako.

Elurtea Opakuan. Artxiboko argazkia: EFE
Elurtea Opakuan. Artxiboko argazkia: EFE
Elurtea Opakuan. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du elurragatik gaur, asteartea, Euskadi barnealdean.

Eguraldiaren iragarpenaren arabera, elur maila 900-1.000 metro inguruan ibiliko da, eta 700-900 metrora jaitsiko da arratsaldean. Euri arina egitea espero da, baina atertzera egingo du egunaren amaieran. Isurialde atlantikoan, baliteke txingorra egitea, batez ere arratsaldean.

Bestalde, ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, eta zenbait tokitan gogor ibiliko da. Kostaldean, ufada bortitzak eta oso bortitzak aurreikusi dituzte, baina arinagoak izango dira egunaren amaieran.

Tenperaturak behera egingo dute apur bat, eta izotza egin dezake Arabako zenbait tokitan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguraldia Gizartea albisteak Albisteak