Gizartea -

Gertakaria

Emakume baten gorpua aurkitu dute Erandion, itsasadarrean

Larrialdi zerbitzuek 08:40 aldera jaso dute abisua, eta suhiltzaileek atera dute gorpua.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume baten gorpua aurkitu dute Erandioko itsasadarrean gaur goizean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Larrialdi zerbitzuek 08:40 aldera jaso dute abisua, eta suhiltzaileak bertaratu dira gorpua uretatik ateratzeko.

Geroxeago, medikuak aztertu du gorpua, eta heriotza baieztatu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Erandio berriak Gizartea albisteak