Gizartea -

Greba Feminista

EiTBko emakumeek ere planto

EiTB taldeko emakumezko langileek bat egin dute Euskal Herriko Mugimendu Feministak eta gehiengo sindikalak deitutako grebarekin.

Elkarretaratzea EiTBren Bilboko egoitzan. Argazkia: EiTB
Elkarretaratzea EiTBren Bilboko egoitzan. Argazkia: EiTB
Elkarretaratzea EiTBren Bilboko egoitzan. Argazkia: EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EiTBko emakumezko langileek bat egin dute gaur Euskal Herriko Mugimendu Feministak eta gehiengo sindikalak deitutako grebarekin.

11:00etan, EiTB osatzen duten hedabideetako erredakzioak ia hutsik geratu dira, ehunka emakumek (tartean kazetariak, teknikariak eta beste motatako langileak) elkarretaratzea egin baitute taldeko egoitzen aurrean, "EiTBko emakumeok planto" leloarekin.

Ondoren, mugimendu feministek deitutako mobilizazioetara joan dira.

Gainera, eitb.eus-en (zerbitzu minimoak funtzionatzen ari dira bertan), emakume kazetariek jantzi moreak eskegi dituzte erredakzioan, aldarrikapen feministei babesa erakusteko.

 

Bideoa: eitb.eus-eko emakumeak, arropa moreak eskegitzen

 

eitb.eus-eko emakumezkoek greba feministarekin bat egin dute
eitb.eus-eko emakumezkoek greba feministarekin bat egin dute
eitb.eus-eko emakumezkoek greba feministarekin bat egin dute

0:41

 

Bideoa: EiTBko emakumeak, Bilboko egoitza nagusian

 

EITBko emakumeok planto
EITBko emakumeok planto
EITBko emakumeok planto

1:27

 

Bideoa: EiTBko emakumeak, Donostiako manifestazioan

 

EiTBko langileek Donostiako mobilizazioan parte hartu dute
EiTBko langileek Donostiako mobilizazioan parte hartu dute
EiTBko langileek Donostiako mobilizazioan parte hartu dute

0:39
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian Gaurko azken ordukoa Feminismoa Emakumeen Eguna