Gizartea -

Martxoak 8

Donostiako Elizbarrutiaren webgunea hackeatu eta soina biluzik protesta egin dute

'La Nueve de Anonymous' kolektiboa webgunean sartu da, Jose Ignacio Munilla gotzain donostiarrak egindako adierazpenen aurka protesta egiteko.

Soina biluzik protesta egin dute Artzain Onaren katedralaren aurrean. Argazkia: DFeministak
Soina biluzik protesta egin dute Artzain Onaren katedralaren aurrean. Argazkia: DFeministak
Soina biluzik protesta egin dute Artzain Onaren katedralaren aurrean. Argazkia: DFeministak

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Greba feminista babesteko, Donostiako Elizbarrutiaren webgune ofiziala hackeatu dutela iragarri du gaur 'La Nueve de Anonymous' kolektiboak.

'La Nueve de Anonymous'ek jakitera eman duenez, kolektiboa webgunean sartu da, Jose Ignacio Munilla gotzain donostiarrak egindako adierazpenen aurka protesta egiteko. Abortuaren defentsarekin “deabruak feminismo erradikalari gola” sartu diola esan zuen gotzainak.

Adierazpenoi erantzuteko, Elizbarrutiaren webgunean greba feminista babesteko manifestu bat sartzea erabaki du kolektiboak, gotzainari zegokion atalean, hain zuzen ere. Era berean, gotzainaren agenda aldatu du kolektiboak, Munillak Emakumearen Nazioarteko Eguneko ekitaldietan parte hartu behar zuela esanez.

17:00ak aldera aldaketak Elizbarrutiko ataritik desagertu dira.

Bestalde, 20 bat emakumek soina biluzik protesta egin dute Artzain Onaren katedralaren aurrean, Gipuzkoako hiriburuan, Munillak egindako adierazpenen aurka protesta egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Abortua Donostiako azken albisteak Tratu txarrak Espainian Gizartea Gaurko azken orduko albistea Matxismoa Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna Emakumeen Eguna Eliza Katolikoa albisteak