Gizartea -

Kontsumorako alerta

Listeria bakterioa aurkitu dute Nafarroan eta Euskadin saldutako pate-sail batean

Patea Altsasuko (Nafarroa) Katealde enpresan egin dute, eta besteak beste, Nafarroan eta Euskadin banatu dute.

Ogia patearekin. Argazkia: EiTB.
Patea ogi gainean eta plater batean.
Ogia patearekin. Argazkia: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Listeria monocytogenes bakterioa aurkitu dute Nafarroako enpresa batean egindako pate-sail batean. Orain arte produktua kontsumitzeagatik kalteturik egon ez arren, osasun alerta aktibatu du Elikagaien Segurtasunaren eta Elikaduraren Espainiako Agentziak.

Patea Altsasuko (Nafarroa) Katealde enpresan egin dute, eta besteak beste, Nafarroan eta Euskadin banatu dute.

Katealdek egindako produktua 2x40 gramoko eta hutsean ontziratutako % 50ean gibel-ore kremadun foie mousse bat da; Loteak 170362 zenbakia dauka eta 2018ko abenduaren 12a baino lehen kontsumitzeko gomendioa dakar tapan.

Katealde enpresa harremanetan jarri da dagoeneko produktua banatutako bezero guztiekin patea merkatutik kentzeko.

Osasun Sailak norbaitek etxean aipatutako produkturen bat badu hori ez jateko gomendioa luzatzeaz gain, herritarren batek jada jan eta sintomaren bat badu erietxera joateko eskatu dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa EAE albisteak Gaixotasunak Gizartea Gaurko azken orduko albistea Kontsumitzaileen eskubideak