Gizartea -

ERASOA

25 urteko mutil bat atxilotu dute Gasteizen, bere ama jipoitzeagatik

Santiago erietxera eraman zuten 53 emakumea, egoera larrian. Larunbat goizaldean izan zen erasoa.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

25 urteko mutil bat atxilotu zuen atzo Ertzaintzak Gasteizen, bere ama jipotzeagatik. Segurtasun sailaren arabera, gazteak kolpe ugari eman zizkion gorputz osoan emakumeari, batez ere, aurpegian eta sahietsaldean.

Larunbat goizaldean izan zen erasoa,  eta handik ordu gutxira atxilotu zuten gaztea, bere etxebizitzan, Sansomedi auzoan.

Atzo eraman zuten epailearen aurrera deklaratzera, eta karguekin aske utzi zuten. Biktima Santiago erietxera eraman zuten, egoera larrian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Gasteiz albisteak