Gizartea -

BIZKAIA

Gizonezko baten gorpua aurkitu dute Bilboko itsasadarrean, Erandio parean

Segurtasun sailak jakitera eman duenez, 50 bat urteko gizonezkoa da hilda aurkitu dutena. Bilboko Auzitegiko Medikuntza Institutura eraman dute, autopsia egitera.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko baten gorpua aurkitu dute gaur goizean Bilboko itsasadarrean, Erandio parean.

Segurtasun sailak jakitera eman duenez, 08:30  inguruan ikusi du gorpua inguruan zebilen herritar batek, eta berehala eman du abisua.

Bilboko Auzitegiko Medikuntza Institutura eraman dute, autopsia egitera.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Erandio argazkiak Bizkaiko albisteak Gizartea Eguneko albisteak