Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Ostegunean izandako eraso matxista salatu du Hondarribiak

Elkarretararatzea bertako Udalak deitu du. 'Hau da gure adierazpen modua, biktima gogoratzeko eta elkartasuna adierazteko modua', esan du alkateak.

Hondarribin gaur egin duten elkarretaratzea. Argazkia: EiTB
Hondarribin gaur egin duten elkarretaratzea. Argazkia: EiTB
Hondarribin gaur egin duten elkarretaratzea. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

200 bat pertsona elkartu dira isilik, igande honetan, Hondarribiko Puntal auzoan, ostegunean Gipuzkoako hirian izandako azken eraso matxista salatzeko.

Elkarretaratzea 11:45 eta 12:00 bitartean izan da, eta txalo artean amaitu dute. Besteak beste, honako hauek hartu dute parte: Emeki emakumeen elkarteko kideek, Txomin Sagarzazu Hondarribiko alkateak, udal alderdietako ordezkari guztiek (EAJ, PSE-EE, Abotanitz, EH Bildu eta PP) eta Imanol Lasa Gipuzkoako Aldundiko bozeramaileak.

Lazo moreak izan diren kontzentrazioaren ostean, Sagarzazuk komunikabideei egin dizkien adierazpenetan, mobilizazioan parte hartu dutenei eskerrak eman dizkie; "eraso matxista baten aurrean Hondarribiko herritar guztiok sentitzen dugunaren adierazgarri da", azaldu du. "Hau da gure adierazpen modua, biktima gogoratzeko eta elkartasuna adierazteko modua", esan du alkateak.

Hondarribiko lehen zinegotziak adierazi duenez, indarkeria matxista kasu bakarra "anormaltasuna da, eta guztiok oso kontzientze izan behar dugu hortaz, gure jokabidean eta gure hitzetan islatuz".

Bestalde, Lasak "tratu txarrak jasan dituen emakumearenganako Aldundiaren elkartasuna" erakutsi du. Halaber, "arazo bat dagoen bakoitzean herritar guztiok kalera irteteko beharra" nabarmendu du.

----------------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Umeak tratu txarrak Tratu txarrak Hondarribia bideoak Gizartea bideoak Albisteak