Gizartea -

Haizea

9 hegaldi bertan behera utzi eta beste 6 desbideratu dituzte Bilboko aireportuan

Bilbo eta Valentzia arteko bi hegaldi bertan behera utzi dituzte. Bestalde, Bilbotik Madrilera, Frankfurtera, Bartzelonara eta Palmara zihoazen hegaldiak ere ez dira atera.

Haizeak arazoak eragin ditu Loiun
Haizeak arazoak eragin ditu Loiun
Haizeak arazo ugari eragin ditu Bilboko aireportuan

0:59

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bederatzi hegaldi bertan behera utzi eta beste zortzi desbideratu dituzte Bilboko aireportuan gaur goizean, Euskadi astintzen ari den haize bortitzaren ondorioz.

Aenak jakinarazi duenez, goizeko 11ak aldera hasi dira arazoak Loiun.

Bilbo eta Valentzia arteko bidea egin behar zuten bi hegaldi bertan behera utzi dituzte. Bestalde, Bilbotik Madrilera, Frankfurtera, Bartzelonara eta Palmara zihoazen hegaldiak ere ez dira atera.

Horrez gain, Malagatik, Bruselatik, Frankfurtetik, Madriletik, Tenerifetik, Palmatik eta Kanaria Handitik zetozen beste zortzi desbideratu behar izan dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Loiuko Aireportua Eguraldia Gizartea albisteak Eguneko albisteak