Gizartea -

Trafikoa

Leitzako gizon bat larri zauritu da auto-istripuz Itzan

Ezbeharra 12:38 aldera gertatu da, Foruzaingoak jakinarazi duenez. Suhiltzaileek zauritua atera behar izan dute autotik, harrapatuta geratu delako.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Leitzako 77 urteko gizon bat larri zauritu da gaur goizean Itzan izandako trafiko-istripu batean. Kamioi batek Leitzako gizona gidatzen ari zen lur orotako ibilgailuari jo dio N-240-A errepidearen 11,5. kilometroaren parean, Itzan (Nafarroa).

Ezbeharra 12:38an gertatu da, Foruzaingoak jakinarazi duenez. Suhiltzaileek zauritua atera behar izan dute autotik, harrapatuta geratu delako.

Kamioiaren gidaria, Iruritako 52 urteko gizona, onik atera da. Suhiltzaileez gain, Foruzaingoa ere joan da istripuaren lekura atestatua egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko istripuak Bizkaian Nafarroako albisteak Gizartea albisteak Albisteak