Gizartea -

Trafikoa

Itzan izandako trafiko-istripuan larri zauritutako Leitzako gizona hil egin da

Leitzako gizona gidatzen ari zen lur orotako ibilgailua kamioi batek jo zuen atzo N-240-A errepidean, Itzan. Suhiltzaileek zauritua autotik atera ostean, ospitalera eraman zuten eta bertan hil da.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo, astelehena, Itzan izandako trafiko-istripu batean larri zauritutako Leitzako 77 urteko gizona hil egin da, ospitalean. Leitzako gizona gidatzen ari zen lur orotako ibilgailua kamioi batek jo zuen atzo N-240-A errepidearen 11,5. kilometroan, Itzan (Nafarroa).

Ezbeharra 12:38an gertatu zen, Foruzaingoak jakinarazi zuenez. Suhiltzaileek atera behar izan zuten zauritua autotik, barruan harrapatuta geratu zelako.

Kamioiaren gidaria, Iruritako 52 urteko gizona, onik atera zen. Suhiltzaileez gain, Foruzaingoa ere joan zen istripuaren lekura atestatua egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko istripuak Bizkaian Nafarroako albisteak Gizartea albisteak Albisteak