Gizartea -

Gabriel Cruz auzia

Guardia Zibilak Ana Juliaren koartada ukatu eta Gabrielekin zer egin zuen azaldu du

Ikertzaileen hitzetan, Ana Julia "nahiko manipulatzailea, posesiboa eta egozentrikoa" izateaz gain, "hoztasun ikaragarria eta besteekiko keza eza" azaldu du.

Ana Julia Quezada Angel Cruz Gabrielen aitarekin batera. Argazkia: EFE.
Ana Julia Quezada Angel Cruz Gabrielen aitarekin batera.
Ana Julia Quezada Angel Cruz Gabrielen aitarekin batera. Argazkia: EFE.

Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibileko ikertzaileek Gabriel haurraren hilketagatik atxilotutako emakumeak gaur ere epailearen aurrean deklaratu du, baina gaurkoan, Guardia Zibila izan da ikerketaren inguruan xehetasuna eman dituena.

Agenteek baztertu egin dute Ana Julia Quezadaren bertsioa; ez dute uste haurrak eztabaida bat izan zuenik berarekin, Gabriel ondo hezitako haurra baitzen eta ez zuen liskarrik sortzen.

Emakumea "hotza, posesiboa eta manipulatzailea" dela diote. Gainera, gustuko ez dituen egoeretan oso urduri jartzen omen da eta manipulatzailea da.

Gainera, inoren laguntzarik gabe hil zuela uste dute, Jose Hernandez Mosquera Guardia Zibileko koronelak eta Jesus Reina operazioen unitate nagusiko komandanteak Almerian emandako prentsaurrekoan azaldu dutenez.

Ildo horretan, ikertzaileek Gabriel bizirik zegoelako hipotesiarekin egin zuten lan uneoro.

Guardia zibilak ezagutzen omen zuen Ana Juliak Burgosen izan zuen aurreko bizimodua, eta "bere diru- egarria". Azkenean, bere jarrerak eta kontraesanek egin zuten susmagarri nagusi.

Gorpua, beti toki berean egon zen gordeta, Ana Juliak atera zuen arte.

Guardia zibilak dio, puzzlearen zati guztiak dituela, eta amaitutzat eman du operazioa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia Albisteak Desagertutako pertsonak gaur