Gizartea -

Trafikoa Nafarroa

Bost drogatan positibo eman du gidari batek Martzillan egindako kontrol batean

Foruzaingoak egindako frogen arabera, 36 urteko Faltzeseko gizonak haxixa, anfetamina, metanfetamina, kokaina eta opiazeoak kontsumitu ditu.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak auto bat geldiarazi du Martzillan (Nafarroa), gidariak bost drogatan positibo eman ostean. Listu-analisiaren arabera, haxixa, anfetamina, metanfetamina, kokaina eta opiazeoak kontsumitu ditu.

Foruzainak Martzillan kontrol bat egiten ari zirela gertatu da. Gidaria gehiagotan ere positibo emandakoa zela ikusita, proba egitea erabaki dute agenteek.

Faltzesko 36 urteko bizilagun bat da. Oso urraketa larria egiteagatik salatu dute; horren ondorioz, 1.000 euroko isunaz gain, gidabaimeneko sei puntu kendu dizkiote. Positibo eman duela ikusita, autoa geldiarazi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Albisteak Nafarroa Albisteak