Gizartea -

Eudel

EAEko bederatzi udalek Gobernantza Bikaintasunerako Europako Zigilua lortu dezakete

Irun, Beasain, Elgoibar, Urnieta, Basauri, Ermua, Leioa, Galdakao eta Mungiako udalek 2017ko Gobernantza Bikaintasunerako Europako Zigilua lortzeko aukera dute.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irun, Beasain, Elgoibar, Urnieta, Basauri, Ermua, Leioa, Galdakao eta Mungiako udalek 2017ko Gobernantza Bikaintasunerako Europako Zigilua (ELoGE) lortzeko aukera dute  gobernantzaren esparruan egindako lanagatik. Zigilu hori Europako Kontseiluak udalen zerbitzuaren kalitatea, berrikuntza eta eraginkortasun kontutan hartuta emandako golardoa da.

Gaur egun Europako 200 udalek baino ez dute zigilu hori, Eudel-Euskadiko udalen elkarteak jakitera eman duenez.

Bihar, martxoaren 20an, goizeko 10:00etatik aurrera, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, 2017ko Gobernantza Bikaintasunerako Europako Zigilua emateko ekitaldia izango da. Bertan, Zigilua lortzeko proiektu pilotuan parte hartu duten 9 udaletako ordezkariak izango dira; baita, proiektu horretan parte hartu nahi duten euskal udeletako beste ordezkariak ere.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Basauriko berriak Galdakao berriak Ermua albisteak Elgoibar bideoak Mungia argazkiak Leioa berriak Irun albisteak gaur Urnieta albisteak Beasain EUDEL