Gizartea -

Ospakizuna

Zergatik ospatzen da martxoaren 20an zoriontasunaren nazioarteko eguna?

2013tik ospatzen da, NBEen eskutik. Zoriontasunak eta ongizateak gizakiontzat duen garrantzia azpimarratu nahi da.

Bi gazte Izaban. Argazkia: Lazaro Gonzalez
Bi gazte Izaban. Argazkia: Lazaro Gonzalez
Bi gazte Izaban. Argazkia: Lazaro Gonzalez

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Zoriona/zoriontasuna: poz eta atsegin beteko egoera". Hala dio Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuak. Baina hiztegiaz harago, zer da zoriontasuna? Hainbat buru, hainbat aburu!

Norberarentzat zer den gorabehera, zoriontasunak eguna du egutegian: martxoaren 20a, mundu guztian ospatzekoa, gainera. Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 2012ko uztailaren 12an ezarri zuen nazioarteko egun hori, eta 2013tik ospatzen da.

NBEren arabera, "zoriontasunaren eta ongizatearen garrantzia azpimarratzea du helburu egun horrek. Gizakion xede unibertsal den aldetik, gobernuek euren politiketan sartzeko beharra nabarmentzen dugu".

Hori horrela, estatuei, erakundeei eta gizarteari eguna ospatzeko deia egin die NBEk.

Herrialde eskandinaviarrak, zoriontsuenak

Zoriontasunaren inguruan 2018an egindako Nazioarteko Txostenaren arabera, herrialde eskandinaviarrak dira munduko zoriontsuenak. Finlandia eta Norvegia daude lehen postuetan (Norvegia zen iaz buru, baina bigarren postura jaitsi da aurten). Aipatutakoez gain, honako hauek daude 10 zoriontsuenen artean: Danimarka, Islandia, Suitza, Herbehereak, Kanada, Zeelanda Berria, Suedia eta Australia.

Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Irtenbideen Sareak urtero egiten du txostena, honako faktoreak kontuan hartuta: biztanle bakoitzeko Barne Produktu Gordina (BPG), babes soziala, bizi-itxaropena, askatasun soziala, eskuzabaltasuna eta ustelkeriarik eza. Frantzia 23. postuan dago; Espainia, 36.ean.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea