Gizartea -

Indarkeria matxista

Emakume bat kolpatu du bikotekideak Gasteizen, alaba adingabea aurrean zegoela

Biktima ospitalera eraman behar izan zuten. Udaltzaingoak gizona atxilotu zuen genero indarkeriaren delitua egotzita.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat ospitalean artatu behar izan zuten atzo arratsaldean bikotekideak emandako jipoiaren ondorioz. Eraso matxista Gasteizen jazo zen, alaba adingabea lekuko zela, Gasteizko Udaltzaingoak ohar batean jakinarazi duenez.

Agenteek 39 urteko gizona atxilotu zuten, genero indarkeria egotzita.

Erasoa

________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Tratu txarrak Gasteiz Tratu txarren biktimentzako gida Matxismoa