Gizartea -

EPAIA

150 euroko isuna, Arabako SOS Arrazakeriako buruari Facebooken mehatxu egiteagatik

Gasteizko Abetxuku auzoan Manzanares-Cortes familiarekin izandako arazoen harira, 'Hilda zaude', 'Guztiok hilko zarete', 'Gora Euskadi askatuta eta gora Abetxuku' mezuak argitaratu zituen.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barakaldoko 2. Instrukzio Epaitegiak 150 euroko isuna ezarri dio Delinkuentzia Kanpora kolektiboko kide bati, Arabako SOS Arrazakeria elkarteak Facebooken duen orrialdearen bidez Federico Garcia presidenteari heriotza mehatxuak egiteagatik. Gaur argitaratutako epaiaren arabera, 5 euroko isuna ordaindu beharko du 30 egunez (150 euro guztira).

2017ko otsailaren 21ean ondorengoa idatzi zuen Facebooken: "Guztiok hilko zarete, putakumeak. Gora Euskadi askatuta eta gora Abetxuku" eta "Zu, Fede Garcia, hilda zaude".

Akusatuak egindakoa aitortu zuen epaiketan. Bere esanetan, Garciak bere emaztearekin izandako arazo baten ondorioz "asaldatu" ostean idatzi zuen mezua.

Mezu horiek Manzanares-Cortes familiarekin Gasteizko Abetxuku auzoan izandako elkarbizitza arazoen testuinguruan kokatu behar dira.

Arabako SOS Arrazakeria elkarteak epaiaren balorazioa egin du, eta sare sozialen bidez egindako mehatxuengatik Euskadin jarritako lehen zigorra dela azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Facebook azken ordukoa Delituak bideoak Arrazismoa bideoak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Eguneko albisteak