Gizartea -

Gertaera

25 urteko gazte bat hil da motozikleta istripu batean, Gasteizen

Ezbeharra Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalean izan da bart, gidatzen ari zen motozikletaren kontrola galduta.

radio euskadi | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

25 urteko gizonezko bat hil da bart Gasteizen, gidatzen ari zen motozikletaren kontrola galdu eta lurrera erorita.

Antza denez, istripua 23:45 inguruan izan zen, Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalean. Oraindik zehaztugabe dauden arrazoiengatik, motozikletaren kontrola galdu eta lurrera erori zen, berehala bertan hilda, kolpearen ondorioz.

Horrezkero, Udaltzaingoak ikerketa abiarazi du kontrola galtzea eragin zuten arrazoiak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak Gasteiz berriak