Gizartea -

Nor den konfirmatu dute

Asturiasen desagertutako emakumeetako batena da EAEko kostaldean aurkitutako gorpua

Gorpua Concepción Barbeira emakumearena da, Castrillon (Asturias) desagertutako martxoaren 2an.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lekeitio eta Ondarroa arteko uretan, atzo (osteguna) aurkitutako gorpua Concepcion Barbeirarena dela konfirmatu du ostiral honetan Gijongo Guardia Zibilak. Emakumea Castrillon (Asturias) desagertu zen, martxoaren 2an.

Hatz-aztarnei esker konfirmatu dute nor den. Autopsiaren arabera, emakumeak ez zuen indarkeriazko heriotza izan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lekeitio Ondarroa albisteak Desagertutako pertsonak gaur Asturias albisteak