Gizartea -

Seigarren urteurrena

Iñigo Cabacasi omenaldi 'masiboa' egitea eskatu dute senideek eta lagunek

Ekitaldian parte hartzea eskatu du Manuel Cabacas gaztearen aitak. Bere semeari gertatutakoa “edozeini gerta” zekiokeela adierazi du. Inor gehiagori ez gertatzea gustatuko litzaiokeela erantsi du.

Iñigo Cabacasi egingo dioten omenaldiaren aurkezpena. Irudia: EiTB
Iñigo Cabacasi egingo dioten omenaldiaren aurkezpena. Irudia: EiTB
Iñigo Cabacasi egingo dioten omenaldiaren aurkezpena. Irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2012ko apirilaren 9an, Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota batek jota hil zen Athleticeko jarraitzaile gaztearen aitak, Manuel Cabacasek, datorren apirilaren 7an egingo dioten omenaldian parte-hartze “masiboa” izatea eskatu du. Iñigo Cabacas hil zutela sei urte beteko dira laster.

Iñigoren lagunen plataformak eta emazteak lagunduta, prentsaurrekoa eman du gaztearen aitak. Ekitaldian parte hartzea eskatu du Manuel Cabacasek. Bere semeari gertatutakoa “edozeini gerta” zekiokeela adierazi du. Inor gehiagori ez gertatzea gustatuko litzaiokeela erantsi du.

Gabriel Cruz umearen gurasoei doluminak eman dizkie Cabacasen aitak. Almeriako bizilagunek beraiei azaldutako babesa hemen sentitu ez duela salatu du Manuel Cabacasek.

Marta Perez: "Parodia bat ematen du, auzi honetan zigorgabetasun politiko eta judiziala izan delako"

Apirilaren 7ako omenaldiaz gain, Iñigoren lagunen plataformak “gomazko balen eskaintza” antolatu du Justizia Jauregiaren aurrean, aurreko egunean. Epaiketa urriaren 15ean hasiko da.

Epaiketan sei ertzain akusatuen aulkian eseriko dira. "Parodia bat ematen du, auzi honetan zigorgabetasun politiko eta judiziala izan delako: operazioaren arduraduna ez dago akusaturik, ezta agintari politikoak ere", kritikatu du Marta Perez plataformako bozeramaileak.

Ertzaintzak Maria Diaz de Haro kalearen alboan dagoen kalezulo batean esku hartu zuen, Athleticen eta Schalke 04 Alemaniako taldearen arteko partida amaitu ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Athletic Iñigo Cabacas urteurrena Bilbo Ertzaintza Epaiketak albisteak Gizartea albisteak Albisteak