Gizartea -

Ilargi bitxikeriak

Zergatik ikusten da Ilargia egunean zehar?

Lurraren satelitea bitxikeriaz beteta dago; horren distira, posizioa eta teleskopio bidez aztertzeko elementuak daude, besteak beste.

Ilargiaren argazkia eguna denean. Egilea: Rikardo Agirregomezkorta.
Ilargiaren argazkia eguna denean. Egilea: Rikardo Agirregomezkorta.
Ilargiaren argazkia eguna denean. Egilea: Rikardo Agirregomezkorta.

uxue martin | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ilargia sinplea da begi bistan, baina kuriosoa da oso, fenomenoz beterik dagoelako. Besteak beste, zergatik ikusten da satelitea zeruan egunez edota zergatik aldatzen da horren distira hilabetez hilabete. Esteban Esteban astronomoa Radio Euskadiko “La Mecánica del caracol” programan egon da horrelako bitxikeriez hitz egiteko.

Ilargia horren fasearen arabera ikusten da egunean zehar. “Ilgora dagoenean arratsalde osoan ikus daiteke; ilbehera dagoenean,berriz, egunsentian”, azaldu du Esteban Esteban Durangoko Astronomia Ikasgelako arduradun eta Astronomia Heziketarako Elkarteko presidenteak. Ilbehera dagoenean, gauerdian ateratzen da eta goizez eta eguerdian ikus daiteke. Ilargi berria, aldiz, ikusezina da gauez, baina ez egunez, Eguzkitik hurbil dagoelako eta bere alde ilunena Lurrera begira dagoelako.

Urtarrilean eta abuztuan, neguan eta udan, ere desberdin antzematen da. Sateliteak zeruan egiten duen ibilbideak sortzeko eta sartzeko puntuek eragina dute, baita Ilargiaren faseak ere. Izan ere, Ilargiak Eguzkiaren bide bera egiten du. Ilargi betea dagoenean, izarrak sei hilabete lehenago egin zuen bidea egiten du. Neguan, esaterako, Eguzkiak sei hilabete lehenago egin zuen ibilbide bera egiten du. “Eguzkia oso altu dago udan, gehiago irauten du eta zerumugaren lerroaren gainetik dago”. Ilargia distiratsuago eta altuago egongo da, eta luzaroan egongo da ikusgai.

Ilgora dagoenean, Eguzkiak hurrengo urtaroan izango duen tokia hartzen du. Udaberria bada, Eguzkiak udan izango duen tokian egongo da. Aurrekoan bezala gertatuko da; Ilargia distiratsu eta altu egongo da, eta denbora gehiago iraungo du zeruan. Azkenik, ilbeheran aurreko urtaroko posizioa hartzen du. Udaberrian, esaterako, Eguzkiak neguan egiten duen ibilbidea egiten du; hots, baxu egongo da eta ibilbide txikiagoa izango du.

Satelitea irteteko eta sartzeko puntuak ere aldatzen dira, eta Eguzkiaren ibilbideari jarraitzen dio, urtaroaren eta Ilargiaren fasearen arabera. Ekinokzioak ekialdetik atera eta mendebaldetik sartzen dira. Solstizioetan, aldiz, irteera puntua iparralderantz edo hegoalderantz mugitzen da.

Ilargiari teleskopio bidez begiratuz gero, gauza bitxiak ikus daitezke, batean eta bestean. Horregatik, Estebanek “banalerroa” nabarmentzen du, argiztatuta eta ilun dauden aldeen arteko muga. Horren esanetan, “eremu ikusgarria” da eta “ikuskizun berezi bat” dago egunero bertan: forma arraroak, itzal luzeak eta, bi hilean behin, Ilargiko X-a.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albiste bitxiak Albisteak Zientzia berriak Superilargia gaur Zientzia hedapena gaur Ilargi eklipseak Astronomia Unibertsoa gaur