Gizartea -

NAFARROA

Bi erromes eskoziar erreskatatu dituzte Izandorreko aterpean

Aterpeko irratia erabili dute oso nekatuta zeudela, elurrak bidea ikustea eragozten ziela eta ilundu aurretik Orreagara ez zirela iritsiko ohartarazteko.

Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak
Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak
Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auritzeko suhiltzaileek elurragatik aurrera egiteko arazoak zituzten bi erromes eskoziar erreskatatu dituzte bart Izandorreko aterpean, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.

Iturri horren arabera, Donejakue Bidea egiten ari ziren erromes horiek aterpeko irratia erabili zuten atzo arratsaldean oso nekatuta zeudela, elurrak bidea ikustea eragozten ziela eta ilundu aurretik Orreagara ez zirela iritsiko ohartarazteko.

Elurretarako Polaris ibilgailua eta lur orotarako ibilgailu bat baliatuta Lepoeder leporaino iritsi ziren suhiltzaileak eta handik aterperainoko bidea oinez egin zuten.

Erromesak ongi zeudela egiaztatu ostean, suhiltzaileek ibilgailuak utzi zituzten tokira eraman zituzten eta handik Orreagako ostatura.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Denboraleak albisteak Gizartea albisteak Elurra argazkiak Eguneko albisteak Albisteak Donejakue bidea albisteak Hotz bolada