Gizartea -

Nafarroa

Gai arriskutsuak zeramatzan kamioi bat irauli egin da, Arga ibaian isuria eraginda

Istripuan ez da inor zauritu. Suhiltzaileek hesiak jarri dituzte ibaian, isuria geldiarazteko.

Una imagen del camión accidentado. Foto: Bomberos de Navarra @bomberos_na
Una imagen del camión accidentado. Foto: Bomberos de Navarra @bomberos_na
Zisterna-kamioia irauli da Antsoainen eta gasolioa isuri du Arga ibaian

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gai arriskutsuak zeramatzan kamioi bat irauli egin da Iruñeko iparraldean, eta isuria eragin du Arga ibaian. Zorionez, ez da inor zauritu istripuan. Horren ondorioz, gainera, PA-30 errepidea guztiz itxi behar izan dute, Ezkabako eta Antsoaingo tunelen artean.

Foruzaingoak azaldu duenez, ezbeharra 15:56an jazo da, PA-30 errepidearen 16. errepidean. Bertan, kamioia irauli egin da.

Prebentzio neurri gisa, errepidea guztiz itxi dute, bi noranzkoetan, eta agenteek zirkulazioa desbideratu dute, suhiltzaileek galtzada garbitu dezaten.

Argan ere lan egin dute suhiltzaileek, isuria geldiarazteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak errepideetan Trafikoa Euskal Herrian Iruñea azken orduko berriak Gaurko albisteak Nafarroan Trafikoko web-kamerak Bilbon Ekologia azken ordukoa Ibaien albisteak Kutsadura Zer gertatu da Antsoain herrian?