Gizartea -

DROGAK

658 kilo haxix atzeman dituzte Laudion, kamioi baten atoian ezkutatuta

Kamioiko gidari eta bidaiari bakarra zena, izatez bermeotarra, atxilotu eta epailearen aurrera eraman dute osasun publikoaren kontrako delitua leporatuta.

Droga atzeman zuten kamioia. Argazkia: Espainiako Barne Ministerioa
Droga atzeman zuten kamioia. Argazkia: Espainiako Barne Ministerioa
Droga atzeman zuten kamioia. Argazkia: Espainiako Barne Ministerioa

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak 658 kilogramo haxix atzeman zituen pasa den astean AP-68 autobideko Aretako ordainlekuan, Laudion, kamioi baten atoian ezkutatuta, Espainiako Gobernuko Barne Ministerioak gaur jakinarazi duenez. Gidaria atxilotu zuten, osasun publikoaren kontrako delitua leporatuta.

AP-68 autobideko ordainlekuan kamioi bat geldiarazi zuten barruan zeraman zama egiaztatzeko.

Atoiaren ikuskaritza egin zuen txakurrak droga antzeman zuen atoian zegoen egurrezko kutxa handi batean eta, ondorioz, guardia zibilek karga sakonki aztertzeari ekin zioten.

Egurrezko bi kutxa handi horietan 20 fardel topatu zituzten eta kiroletako poltsa batean, ostera, 150 tableta haxix.

DROGA LLODIO LAUDIO HACHIS MINISTERIO DEL INTERIOR

DROGA LLODIO LAUDIO HACHIS MINISTERIO DEL INTERIOR(3)

Argazkia: Espainiako Barne Ministerioa.

Kamioiko gidari eta bidaiari bakarra zena, izatez bermeotarra, momentuan atxilotu zuen Guardia Zibilak eta epailearen esku utzi zuen, osasun publikoaren kontrako delitua leporatuta.

Laudion atzemandako drogak milioi bat euro baino gehiagoko balioa izango luke legez kanpoko merkatuan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo Gaurko albisteak Bizkaia Araba Delituak bideoak Drogak argazkiak Laudioko albisteak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa AP-68 autobidea Aiaraldea