Gizartea -

EGURALDI IRAGARPENA

Hodeiak, euria eta haizea, Pazko astebururako

Halaber, ostiral arratsaldeko seietatik larunbat goizeko seiak arte indarrean egongo da haizeari dagokion abisu horia.

Artxiboko argazkia: EFE
Artxiboko argazkia: EFE
Artxiboko argazkia: EFE

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken egunotako eguzki ordu eta tenperatura goxoen ondotik, Pazko asteko asteburuan eguraldia trakestu egingo da eta euria egingo du. Halaber, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak haizeari dagokion abisu horia ezarriko du ostiral arratsaldeko seietatik larunbat goizeko seiak arte. Izan ere, 100 km/h-tik gorako haize boladan espero dira, bereziki ekialdean.

Gaur, ostirala, termometroak are gehiago igoko dira. Hego edo hego-ekialdeko haizea oso indartsu ibiliko da egunaren zati handi batean, termometroak igoaraziz; beroenak 20-25 º C artean ibiliko dira. Zeruan hodei gutxi agertuko dira, eguzkia izango da nagusi, baina arratsalde erdialdetik aurrera hodei trinkoagoak iritsiko dira eta baliteke han-hemenka zaparradaren bat edo beste botatzea.

Larunbatean okerrera egingo du giroak. Hodeiak ugariak izango dira eta euritara joko du. Euria edonon egin badezake ere, ugariagoa izango da ekialdean, batez ere Nafarroan, eta egunaren bigarren partean; baliteke ekaitzak ere jotzea. Eguneko tenperaturk nabarmen jaitsiko dira, eta eguerdi partean 14-15 º C inguruan kokatuko dira.

Iganderako giro nahasia aurreikusten da. Hodeiak eta urdin guneak tartekatuz joango dira, baina noizbehinka zaparrada bakanen bat baztertu gabe. Goizaldean oraindik ere hodeiak ugariak izango dira, baina goizetik aurrera ostarte batzuk ere agertuko dira tarteka. Zenbait momentutan, bereziki egunaren lehen partean, baliteke hodei trinkoagoak agertzea eta zaparradaren bat edo beste botatzea. Tenperatura maximoak antzekoak edo pare bat gradu altuagoak izango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Alerta meteorologikoak argazkiak EAE albisteak Eguraldia Donostia Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Aste Santua