Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Zazpi urteko espetxe-zigorra Zarautzeko jaietan neska bat bortxatzeagatik

Era berean, 10 urtetan biktimarengana hurbiltzeko debekua ezarri dio epaiak erasotzaileari. Gainera, neskari 30.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zazpi urteko espetxe-zigorra ezarri dio Gipuzkoako Lurralde-auzitegiak gazte bati, Zarautzen neska bat bortxatzeagatik. Bortxaketa San Pelaioko jaietan gertatu zen, 2015ean.

Auziko epaiaren arabera, gertakariak ekainaren 28an, goizaldean, jazo ziren, akusatuaren eta biktimaren lagun baten etxean. Aldez aurretik zigortua lagunekin ibili zen herrian. Alkohola eta drogak hartu zituen gazteak.

Biktimaren testigantzari erabateko sinesgarritasuna eman dio sententziak. Gainera, epaiaren hitzetan, “neskak bere deklarazioan emandako bertsioa berretsi dute frogek”, ahozko epaiketan lekukoek egindako adierazpenek esaterako.

Horregatik, akusatua sexu-eraso delitu baten errudun jo du epaimahaiak, eta zazpi urteko espetxe-zigorra ezarri dio. Era berean, 10 urtetan biktimarengana hurbiltzeko debekua ezarri dio epaiak erasotzaileari.

Gainera, neskari 30.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio. Bestalde, kartzela-zigorra bete ondoren, zaintzapeko askatasunean bost urte emango ditu erasotzaileak.

Defentsako iturriek azaldu dutenez, datozen egunetan epaiari kasazio-helegitea aurkezteko asmoa dute Auzitegi Gorenaren aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Gaurko albisteak Gipuzkoa Delituak albisteak Epaiketak bideoak Zarautz bideoak Gizartea Gaurko azken ordukoa Mundu matxista Espetxeak