Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Leyre Rodriguezen kasua argitzeko epaiketa, apirilak 11: polizien deklarazioa

Gizartea

JUICIO

Senar ohiak autoarekin harrapatu zuenean Leyre bizirik zegoela uste du Poliziak

agencias | redacción

2018/04/11

Epaiketaren hirugarren egunean, Leyre Rodriguezen hilketa argitzeko ikerketan parte hartu zuten ertzainek eta udaltzainek deklaratu dute.

  • Irudian, Jorge Mateos Prado, ustezko hiltzailea. Argazkia : EFE.

    Irudian, Jorge Mateos Prado, ustezko hiltzailea. Argazkia : EFE.

    Irudian, Jorge Mateos Prado, ustezko hiltzailea. Argazkia : EFE.
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Leyre Rodriguez bizirik zegoen, Jorge Mateos Prado senar ohiak autoarekin harrapatu zuenean. Hori uste du gaur epaiketan deklaratu duen eta hilketa argitzeko ikerketan parte hartu duen polizietako batek.

Hirugarren eguna du gaur epaiketak, eta Ertzaintzako agenteek eta Bilboko udaltzainek hitz egin dute epailearen aurrean. Ikerketak utzitako ondorioak agertu dituzte hogei bat agentek.

Ustezko hiltzaileak astelehenean deklaratu zuen, eta horren hitzetan, "istripuz" hil zen Rodriguez, bere etxean, bien arteko eztabaida baten ondoren. Bertsio hori inork sinetsiko ez ziola pentsatuta erabaki omen zuen autoarekin harrapatzea.

Fiskaltzaren eta akusazioaren arabera baina, Mateos Pradok gutxienez sei aldiz kolpatu zuen emakumea etxean, bainugelako eskailera-maila baten kontra, hark konortea galdu. Ondoren, errepidera eraman eta autoarekin hainbat aldiz harrapatu zuen, hiltzeraino, akusazioaren ustez.

Hilketa izan zenean harrapaketaren lekura joan ziren udaltzainek esan dutenez,  hasieratik ikusi zuten ez zela "ohiko harrapaketa" bat, "hainbat zantzu susmagarri" zeudelako.

Ikerketak aurrera egin ahala, akusatuak bere bertsioa gutxienez lau aldiz aldatu duela ere esan dute agenteek. Gainera, "ikerketan laguntzeko borondaterik ez" duela inoiz erakutsi nabarmendu dute.

Hasieratik uste zuten hiltzailea Mateos Prado zela, baina ez zuten haren kontrako "froga objektiborik", salaketa egiteko.

Harrapaketa izan eta egun gutxira, ustezko hiltzailea autoaren gurpilak aldatzen saiatu zen, "frogak ezkutatzeko", ikertzaileek ziurtatu dutenez. Hilketagatik damurik ere ez duela inoiz agertu adierazi dute, eta dena "aurrez pentsatuta" zuela uste dute.

Ertzaintzako agenteek ere deklaratu dute, eta horien arabera, emakumearen etxebizitza miatu zutenean, odol arrastoak aurkitu zituzten bainugelan, pasilloan eta sarrerako atean.

Biharko saioan gorpuari autopsia egin zioten auzi-medikuek deklaratuko dute.

---

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena