Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Istripua Polloe tunelean, 2018 apirilak 12: Lagun bat hil da harrapaketa batean

Gizartea

Donostia

Emakume bat hil da Polloeko tunelean hainbat autok harrapatuta

eitb.eus

2018/04/12

Istripua GI-20 errepidean, Bilboko noranzkoan, izan da. Ertzaintzak istripuaren lekukoei 943 53 91 25 telefono zenbakira deitzeko eskatu die.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Pertsona bat hil da gaur goizean Polloeko tunelean (Donostia) hainbat ibilgailuk harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Ezbeharra 07:20an jazo da GI-20 errepidean, Bilboko noranzkoan. Ikertzen ari diren arrazoiak tarteko, hainbat ibilgailuk tunel barruan zegoen pertsona bat harrapatu dute. Trafiko Zuzendaritzako iturrien arabera, aurrez ez da matxurarik edo istripurik izan gune horretan. Hori horrela, ez dakite zer egiten zuen bertan.

Ertzaintza lekuko bidal dago, harrapaketa nola gertatu den argitze aldera. Hala, daturen bat eman dezaketenei Gipuzkoako Trafiko Unitatera deitzeko eskatu die:  943 53 91 25.

Errei bat itxita behar izan dute, Bilborako bidean, eta ilarak sortu dira.

 

 

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena