Gizartea -

Gaixotasun arraroak

Leigh gaixotasun arraroa zuen Arrasateko bigarren bikia hil da

Gurasoek deia zabaldu zuten duela egun gutxi bizirik zirauen Ibai txikiari botika esperimentala ematea eskatzeko, baina ez da garaiz iritsi eta Ibai Donostia Ospitalean hil da.

ETB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ibai hil da, Ekain bere bikia zendu eta hilabetera. Ibai, Ekain eta senideak azken momentura arte borrokatu dira, baina gaixotasunak 4 hilabetean eraman ditu biak.

Leigh izeneko gaixotasun arraroa zuten Arrasateko bikiek, eta gurasoek deia zabaldu zuten duela egun gutxi bizirik zirauen Ibai txikiari botika esperimentala ematea eskatzeko.

Zoritxarrez, aukera hori ez da garaiz iritsi, eta Ibai Donostia Ospitalean hil da, 4 urte zituela. Ekain martxoaren 15ean hil zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia argazkiak Arrasate bideoak Gaurko azken orduko albistea Debagoieneko azken ordukoa