Gizartea -

Beasain

Beasaingo eraikin bat jendez hustu dute, sute baten ondorioz

Sua garaje batean piztu da, eguerdian. Suteak ke handia eragin du, baina ez da inor zauritu. Bizilagunak etxera bueltatu dira jada.

Suak ke handia eragin du. Argazkia: @BomberosEuskadi
Suak ke handia eragin du. Argazkia: @BomberosEuskadi
Suak ke handia eragin du. Argazkia: @BomberosEuskadi

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Beasain erdigunean dagoen eraikin batean sutea izan da eguerdian eta bizilagunak etxetik atera dituzte.

Sua beheko solairuan dagoen garaje batean piztu da. Ez da zauriturik izan, baina suteak ke handia eta kalte materialak eragin ditu.

Gipuzkoako Suhiltzaileek azaldu dutenez, ezbeharra Oriamendi kaleko 42. zenbakian gertatu da.

Suhiltzaileek lau solairuko eraikineko bizilagunak etxetik aterarazi dituzte. Ordubete geroago, baina, etxera bueltatu ahal izan dira.

Suak kalte material txikiak eragin ditu garajean eta garrak ez dira etxebizitzetara zabaldu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Suteak Gizartea Beasain Albisteak