Gizartea -

Gertaera

Ume batek erredurak jasan ditu Iruñean, jantzita zuen soinekoak su hartu ostean

Nafarroako hiriburuko Alde Zaharreko denda batean gertatu zen. Neskatoak erredurak ditu bizkarrean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ume batek erredurak jasan ditu bizkarrean Iruñean, jantzita zeraman soinekoak denda bateko butanozko berogailu batekin su hartu ostean.

Udaltzaingoak jakinarazi duenez, gertaera larunbat arratsaldean gertatu zen Alde Zaharrean. Dendako arduradunak eta umearen amak haurra lurrera bota zuten sugarrak itzaltzeko. Ondoren, soinekoa kendu zioten.

Lehen balorazioaren arabera, bizkarrean erredurak zituela ikusi zutenez, Nafarroako Ospitalegunera eraman zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea azken orduko berriak Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak