Gizartea -

Ezbeharra

72 urteko emakume bat hil da Zornotzan, kamioi batek harrapatuta

Larrialdi zerbitzuak emakumezkoa artatzen saiatu dira, baina ezin izan dute ezer egin hura salbatzeko.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat (72 urtekoa eta Eibarreko bizilaguna) hil da gaur arratsaldean Zornotzan (Bizkaia), kamioi batek harrapatuta, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 18:15ean jazo da, N-634 errepidearen 88. kilometroan.

Larrialdi zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute ezer egin emakumezkoa salbatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Bizkaia Zornotza Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Albisteak Merkantzia-garraioari buruzko albisteak