Gizartea -

NAFARROA

Familia bat etxetik atera dute Lizarran, teilatuaren zati bat erori ostean

10 metro koadro jausi dira, baina ez da inor zauritu.

Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak.
Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak.
Familia bat etxetik atera dute Lizarran, teilatua behera etorri ostean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lizarrako familia bat etxetik atera behar izan dute bart, Tafalla kaleko etxebizitza eraikin bateko teilatuaren zati bat jausi ostean. 10 metro koadro jausi dira, baina ez da inor zauritu.

Nafarroako Foru Gobernuak jakinarazi duenez, goizaldeko bostak aldera gertatu da, Lizarrako Tafalla kaleko 1 zenbakian.

Zatiak barneko patio batera erori dira, eta, inor zauritu ez bada ere, laugarren solairuan bizi den familia etxetik atera dute.

LIZARRA TEILATUA BOMBEROS navarra estella techo

Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak

Nafarroako larrialdi zerbitzuek Lizarrako suhiltzaileak eta Udaltzaingoa mobilizatu dituzte. Suhiltzaileek eskora edo zutoinak jarri dituzte teilatuari eusteko eta ezegonkor zeuden zatiak erretiratu dituzte.

Udaleko arkitektoa eta suhiltzaileak goizean zehar joan dira eraikina ikuskatzera, azpiegituraren egoera aztertu eta hartu beharreko neurriak zein diren erabakitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Lizarra