Gizartea -

Dokumentuak faltsutzea

Hiru lagun atxilotu dituzte Bizkaian gidabaimena lortzeko iruzur egiteagatik

Polizia Nazionalak eta Esquadra Mossoek batera egindako operazioan, 46 lagun atxilotu dituzte, horietako hiru Bizkaian.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak eta Esquadra Mossoek batera Saharaz Hegoaldeko talde kriminal baten aurkako operazioan, 46 lagun atxilotu dituzte, horietako hiru Bizkaian, gidabaimena lortzeko azterketetan identitateak ordezkatzen zituztela leporatuta.

2.000 euroren truke gidabaimenak lortzeko azterketetara antzeko itxura fisikoa zuten lagunak aurkezteaz gain, edozein motatako dokumentuak faltsutzen zituzten Ghanako herritarrentzat, honakoak esaterako: pasaporteak 600 euroren truke, egoitza-baimenak 300 eurorengatik edo ziurtagiriak 150ren truke.

Barne Ministerioak jakinarazi duenez, taldeko kideak atxilotzeaz gain, Ghana eta Nigeriako bezeroak ere atxilotu dituzte Espainiako hainbat hiritan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Iruzurrak Gizartea Albisteak