Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Baionako festak 2018: Jai gunera sartzeko ordaindu egin beharko dute bisitariek

Gizartea

JAIAK

Baionako jaietara doazen bisitariek sarrera ordaindu beharko dute

EITB.EUS

2018/05/15

Baionarrak ez direnek 7 eta 8 euro artean ordaindu beharko dute jaietako asteburuan festa gunera sartzeko.

0:53
  • Whatsapp
  • Bidali

Baionako bestetara doazen bisitariei sarrera kobratzea erabaki du Udal Gobernuak, Jean-Rene Etchegaray auzapezak gaur baieztatu duenez.

Horrela, baionarrak ez direnek ordaindu egin beharko dute jaietako asteburuan (ostirala, larunbata eta igandea) festa gunera sartzeko. Baionarrek, jaietan lan egiten duten profesionalek eta gainerako herrietako adingabeek doaneko sarrera izango dute.

Sarreraren prezioa ez dago zehaztuta, baina 7 eta 8 euro artekoa izango dela adierazi du Etchegarayk. Bildutako dirua bestak antolatzeko eta segurtasun eta garbitasun lanek eragiten dituzten gastuak arintzeko baliatuko ei du Udalak.

Aurten uztailaren 25etik 29ra bitartean egingo dira Baionako bestak.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena